Asteazken honetan goizean, maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean Bilboko auzoetako kale eta plazetan egingo diren kultur jardueren egitaraua aurkeztu egin dituzte. Ekitaldiak publiko guztientzat eta erabat doakoak izango dira. Aurkezpen-ekitaldian Justo Ezenarro Kultura zuzendariordeak parte hartu du, Arloko programatzaile ezberdinekin batera, eta David Blanco magoak, aurten 20. urteurrena betetzen duen "Magiaren Topaketak" magia topaketen nobedadeen berri eman du.

Jarduera guztiak datorren maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean egingo dira, uztailaren 1ean hasiko den Bilboko Kalealdia jaialdiari bide emanez.

Udalak barruti guztietara iritsiko diren eta hainbat diziplina artistiko bilduko dituzten 100 hitzordu baino gehiago antolatu ditu, hala nola dantza, kaleko antzerkia, euskal folklorea, musika eta klowna. Jarduerak "Udaberriko Bertso Saioak", "Magiaren Topaketak", "Musikauzo", "Bilboko Dantzaguneak Kalera", "Santutxu Kolorea", "Clown Zorrotza", "Dantza Plazetan" eta "Ibaiondo Dantzan" programen barruan biltzen dira.

Aurten estreinaldiak diren 30 ikuskizun eskainiko dira, eta artista gehienak Bilbokoak eta Bizkaikoak dira, nahiz eta egitarauen barruan nazioarteko eta Estatuko beste leku batzuetatik etorritako konpainien ikuskizunak ere eskaintzen diren.

Musika

MusikAuzo

  • Auzoetan, maiatzaren 16tik aurrera

MusikAuzok kontzertu eta kalejira sorta zabala eskaintzen du musika Bilboko auzoetako plaza eta kaleetara eramateko. Estilo anitzeko musikariak biltzen dira ekimen honetan, herritarrei bertako taldeen musika-proiektuak erakusteko eta zuzeneko musika bultzatzeko. Kontzertuak hainbat agertokitan egingo dira eta publiko orori zuzenduta daude. Hainbat generotako 48 musika-emanaldi daude programatuta 8 barrutietako auzoetan, 35 kontzerturekin eta 13 kalejirarekin, musika-banda ibiltariekin.

Arte eszenikoak

Magiaren Topaketak

  • Otxarkoagan eta Txurdinagan, maiatzaren 3tik 26ra

Aurtengo edizioan, “Magiaren Topaketak” 20 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko ekitaldiaren ibilbidea erakusten duen argazki erakusketa bat ere barne hartzen duen programazio oso berezia prestatu da. Erakusketa maiatza osoan zehar bisitatu ahal izango da Otxarkoagako Udaltegian, 08:30etatik 21:00etara.

Magiaren Topaketak-ek magia eta gala-ikuskizunak ere eskainiko ditu, "Magoak eta psikikoak. Paranormalaren eta ilusionismoaren arteko muga"Enrique Echazarra idazleak eta David Blanco ilusionista ospetsuak eskainia, magia ikuskizun batekin. Hitzaldia maiatzaren 9an izango da, 19:00etan, Otxarkoagako Udaltegian. David Blanco nazioarteko ibilbideko magoa da, Londresko Magic Circle magia klub ospetsueneko kidea, eta Erresuma Batuan, Latinoamerikan eta Frantzian hiru magia-sari nazional eta nazioarteko hiru sari jaso ditu.

Lehenengo bi asteetan Otxarkoagako Udaltegiak hartuko ditu programatutako jarduerak. Maiatzaren 3an 19:00etan "Euskal Magoak on Stage" gala eskainiko da, euskaraz eta Xabi Linazasoro, Tor- Txoborro, Marsel, Eriz, Asier Kidam eta Imanol Ituiño magoen partaidetzarekin. Maiatzaren 4an "Munduko Izarrak" galaren txanda izango da, ordu berean gaztelaniaz antolatua eta Murphy, Gisell, Arkadio eta Solange Kardinaly magoekin. Maiatzaren 10ean, 19:30etik aurrera, Jaque Magoaren emanaldia programatu da, gaztelaniaz eskainitako "Puro imposible" ikuskizunarekin. Maiatzaren 14an Imanol Ituiñok "Magia parrastan" ikuskizuna aurkeztuko du euskaraz, 18:00etan.

Gainera, maiatzaren 24tik 26ra bitarteko asteburuan zehar, magia kalera aterako da eta oso emanaldi bereziak eskainiko dira Txurdinagako Jardines de Garai plazan. Horrela, maiatzaren 24an, ostirala, Hodei Magoak "Wonder" ikuskizuna eskainiko du euskaraz. Larunbatean, maiatzak 25, publikoak hiru emanaldi izango ditu, guztiak gaztelaniaz. 13:00etan Mad Martinen txanda izango da, "Chan - Tún, argen mago txinatarra", Jon Zabalen "Nexo. Kabaret psikikoa" 18:30etatik aurrera eta jardunaldia Teto Magoarekin itxiko da, 21:30tan "Rock `N 'Magic" eskainiko duelarik. Azkenik, maiatzaren 26an, igandea, 13:00etan, Yurgen et Florette bikote frantsesak "Enchanté" aurkeztuko du.

Clown Zorroza

  • Zorrotzan, maiatzak 31 eta ekainak 1

Azokako Parkeak "Clown Zorrotza" ekimenaren edizio berri bat hartuko du. Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, diziplina horretako konpainiek eta artistek publiko guztientzat prestatu dituzten proposamenak hurbilduko dizkie herritarrei. Oraingoan Teatro Sobre Ruedas, Chris Clown, Goitibera Antzerkia, Anna Confetti konpainia, eta Colette Gomette eta Anna De Lirium taldeek hartuko dute parte.

Dantza

Bilboko dantzaguneak kalera

  • Abandoibarran, Ingelesen zelaian, ekainak 1 eta 2

Programa honen helburua Bilboko dantza eta balet akademien lana jendartean zabaltzea da, herritarrek Bilboko akademia eta dantza eskoletako ikasleek biltzen duten talentuaz goza dezaten. Publikoak hainbat diziplina eta estilo uztartzen dituen egitarau zabala izango du.

Ibaiondo Dantzan

  • Miribillan, ekainaren 21etaik 23ra

Miribilla auzoan garatua, programa honen hirugarren edizioak zortzi dantza-konpainiaren proposamenak hurbiltzen dizkio publikoari, horietako bi Bilbokoak. Bere asmoa bilbotarren artean dantza garaikidea sustatzea eta ezagutaraztea da. Aurten programak bere iraupena luzatuko du eta hiru egunetan zehar emanaldiak eskainiko dira.

Folklorea

Udaberriko bertso saioak

  • Santutxun, maiatzak 4,11,18 eta 24

Bertsolaritzaren ordezkari garrantzitsuek euren talentua eskainiko dute Santutxuko Karmelo Plazan. 14 bertsolarik hartuko dute parte, besteak beste, Jon Maia, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Oihana Bartra eta Amets Arzallus bertsolariek. Programa Santutxuko Bertso Eskolarekin batera antolatuko da, eta euskaltzaleen topaleku izango da. Lehenengo hiru egunetan programatutako emanaldiez gain, ostiral 24an Karmelo Plaza inguruko kaleetan zehar bertso poteoa egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Santutxu Kolorea

  • Santutxun, ekainaren 7tik 9ra

Euskal folklorea sustatzeko programa hau Gaztedi Dantzari Taldearekin batera antolatu da, ekainaren 7tik 9ra doan asteburuan. Bertan, dantza garaikidea, dantzekin eta euskal musika tradizionalarekin konbinatzen da. Agertoki nagusia Karmelo Plazan izango da. Ekainaren 8an, larunbata, Tuterako Laya Kultur Elkartearen eta Monteagudoko dantzari taldearen dantza ikuskizun bat eskainiko da, makil dantza, dantza eta herri antzerkia batzen duen euskal folklore manifestazio bat. Igandean, hilak 9, erraldoien kalejira egingo da Bizkaiko eta Nafarroako ordezkariekin.

Dantza Plazetan

  • Auzoetan, maiatzaren 1etik ekainaren 29ra

Dantza Plazetan Bilbon tradizio handiena duen kultur programetako bat da eta urte osoan zehar euskal dantzak hiriko txoko guztietara hurbiltzea du helburu. Maiatzean eta ekainean hainbat jarduera daude programatuta, ia guztiak asteburuetan, eta maiatzaren 1ean (jaieguna, asteazkena), Elorrietan eta ostegunean, ekainaren 27an, Deustuko Erriberan egingo direnak.