Datorren asteartean, otsailaren 13an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Eduardo Mendoza autoreak Tres enigmas para la organización izeneko bere liburu berria aurkeztuko du Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko areto nagusian.

2022ko udaberria, Bartzelona: Las Ramblaseko hotel batean gorpu bat aurkitu dute. Bitartean, britainiar aberats bat bere yatean desagertu egin da eta, horrez gain, Conservas Fernández enpresak arazo finantzieroak ditu. Hiru kasu horiek gobernu-erakunde sekretu bateko bederatzi agentei bideratzen dizkiete, eta hiru kasu horiek bata bestearekin loturarik duten ala ez aztertu behar izango dute. Eduardo Mendozak inoiz idatzi duen abenturarik onena eta dibertigarriena aurkeztuko du, irakurlea suspensean eta umorean murgilduko duen istorio batekin.

Eduardo Mendoza. (Bartzelona, 1943) Hogei lan baino gehiago argitaratu dituen idazlea da. Hainbat aldiz saritu dute, baina nabarmentzekoak dira El último trayecto de Horacio Dos (2022) liburuagatik lortu zuen Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioaren Urteko Liburuaren Saria, 2016an lortutako Cervantes Saria, 2010ean lortutako Planeta Saria eta 2010ean baita ere, lortu zuen Europako Liburuaren Saria Riña de Gatos. Madrid 1936 liburuagatik.

Bidebarrieta Kulturgunea

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.