Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
i. rekalde-ortzadar komiki lehiaketa

Sortzaile berriak zirikatzeko, DEIAk euskarazko komiki lehiaketa antolatu du

Sariketan nabarmentzen diren lan guztiak Bilboko Rekalde Aretoan erakutsiko dira, azaroan

janire barrutia - Miércoles, 20 de Abril de 2011 - Actualizado a las 05:50h

I. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa (KMK) Reproducir

(DEIA)

Galería Noticia

bilbo. Bilboko Rekalde Aretoak eta DEIA egunkariak I. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa (KMK) abiarazi dute, euskal sor-tzaileak zirikatu eta goraka doan generoari hauspoa eman guran. Aspaldiko joerari eusten dio honela larunbatetako Ortzadar gehigarriak, kaleratu zen lehenengoko urtean bertan (1997an) literatur lehiaketa bat aurkeztu baitzuen; orduko hartan Unai Elorriagak irabazi zuen sari nagusia.

Atzo egin zen KMK lehiaketaren aurkezpena, Foru Liburutegiak Bilboko bihotzean duen Areto Nagusian, eta bertara hurbildu ziren Jon Iñaki Zarraga (Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia), Josune Ariztondo (Kulturako Foru diputatua eta Rekalde Aretoko presidente), Alicia Fernández (Rekalde Aretoko zuzendaria), eta Iñaki Mendizabal Elordi (Ortzadar gehigarriko arduraduna).

Liburutegiko Areto Nagusia komiki sariketa berria aurkezteko leku ezin hobea zela azpimarratu zuen Josune Ariztondok bere agerraldian: "Aretoa Bizkaiko ilustratzaileen odisea grafikoa erakusten ari den unean egokia dirudi era honetako lehiaketa bat aurkeztea. Ezin hobeto uztartzen dira bi gauzak". Ilustratzaileak Bizkaian (XVI-XX): Odisea grafikoa-ri buruz ari zen Kulturako Foru diputatua, eta une "apropos" hori Rekalde Aretoaren gurariak eta helburuak nabarmentzeko erabili zuen: "Erakundeon lana da sorkuntza susta-tzea, balio berriak agerian jartzea, beraiei horretarako aukerak eta erraztasunak ematea. Rekalde-Or-tzadar Komiki Lehiaketa ildo horretatik doa, eta ondo erantzuten dio helburu horri, ilustratzaileen erakusketak eta Bizkaidatz lako egiasmoak egiten duten legez". Estreinakoz antolatzen den komiki lehiaketak jarraipena izango duela agindu zuen Ariztondok: "Gauzak ondo badoaz, izango du jarraipenik, bai, bokazio horrekin jaio baita".

rekalde aretoaren itzala Rekalde Aretoak lehiaketa berriari eskaintzen dion babesa ezinbestekoa dela esan zuen DEIAk astero kaleratzen duen Ortzadar gehigarriko arduradun Iñaki Mendizabalek: "Rekalde Aretoaren esku-hartzea itzela da, eta harro gaude horregatik, DEIA eta Rekalderen arteko elkarlanak emaitza oso onak ekarriko dituelako. Rekalde Aretoa gurekin izateak, bere babesak, balio ikaragarria eransten dio ekimen berriari, aberastu eta indartu egiten duelako, era berean presentzia eta pisua ematen diolako. Urte askotan luza dadila hartu-eman interesgarri hau".

Mendizabal esker oneko agertu zen Rekalde Aretoko arduradunekin, eta aipatu "balio erantsiaren" nondik norakoak aletu zituen: "Badira komiki lehiaketak sari ugari ematen dituztenak, hori badakigu, baina guk bestelako pizgarriak eskaintzen ditugu. Esaterako, Rekalden azaroan egingo den erakusketa, edo Rekalden bertan data horretan egingo diren tailerrak, bertako gidoilari eta marrazkilariekin egingo direnak. Irabazleak eta lanik aipagarrienak erakutsiko dira Rekalden, eta egileek tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Hori diru-saria bera baino interesgarriagoa izan daiteke, ezta?". Lan onenekin liburu bat argitaratuko dela ere esan zuen Ortzadar gehigarriko arduradunak.

warholen arrastoa Rekalde Aretoko zuzendari Alicia Fernándezek artisten eta komikiaren arteko aspaldiko erlazioa aipatu zuen. "60. hamarkadatik dator, bai. Pop artean, esaterako, hor dugu Andy Warhol. Komikia arte mailara igo zuen, garaiko giro intelektualetan sartuz, eta bere lanetan publizitatea, ilustrazioa eta komiki zerrendak erabiliz. Komikia azpi-produktu bat bezala ikusi izan da askotan, baina gaur egun hartu du bere lekua, eta bederatzigarren artea legez dauka jende askok".

OINARRI - ARAUAK

Parte-hartzaileak: Nahi duten guztiek parte har dezakete lehiaketan, bai bakarka baita taldeka ere.

● Kategoria: Kategoria bakarra izango da: komikiak.

Gaia eta formatua: Gaia librea da, baina protagonistak pertsonaia originalak izan behar dira, baita istorioa ere.

-Obraren teknika librea da.
-Lanak 4 orrialdekoak izan behar dira, inprimatuak eta zenbakituak, egokiro errotulatuak, A4 tamainakoak.
-Obrak erabat bukatuak izan behar dira eta kolorean zein zuribeltzean aurkeztu daitezke.

● Hizkuntza: Lanak euskaraz aurkeztu behar dira.

● Aurkezpen lekua eta data: Lanak eskuan entregatu ahal dira, edo postaz, helbide honetan: I. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa Iparraguirre Editoriala, S.A. Kaputxinoen bidea, 6, 5.C Bilbao-Bizkaia (48013)

-Obrak aurkezteko epea astebetekoa izango da, irailaren 5etik 9ra arte (correoseko zigilu-marka data-tarte horretan duten lanak onartuko dira).

Lanen jabetza: Rekalde Aretoak eta DEIA egunkariak irabazlearen obra egoki irizten dioten eran erabiltzeko eskubidea izango dute, publizitaterako, promoziorako zein komertzializaziorako ekintzetan, urte biko eperako behintzat, epaimahaiak erabakia hartzen duen momentutik hasita.

-Gainera, irabazleak zein aukeratutako guztiek lehenengoz publikatzeko eskubidea emango dute, eta DEIAk izango du horretarako ardura.

-Parte-hartzaileen erantzukizuna izango da aurkeztutako obrek bestelako egile-eskubiderik ez izatea, baita irudi-eskubide edo antzekoengatiko edozein erreklamazioren ardura ere..

-Aukeratutako egileek beste lan originalak eskuratu ahal izango dituzte erakusketa bukatu eta gero (hilabeteko epea izango dute hori egiteko, Rekalde Aretoko erakusketa behin bukatuta).

Sariak: 1.500 euroko sari bakarra izango da.

-Epaimahaiak beste obra batzuk aukeratu ditzake nahi izanez gero.

-Aukeratutako obren egileek Rekalde Aretoan antolatuko den erakusketan parte hartu ahal izango dute, baita leku berean azaro amaiera aldera prestatuko diren tailerretan ere.

-Sari banaketa urriak 7an izango da, Bilboko Rekalde Aretoan (Rekalde Zumarkalea, 30, Bilbo).

-Lehiaketaren epaia urriaren 1ean argitaratuko da, DEIA egunkarian zein Onda Vasca irratian.

● Bestelakoak: -Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

Antolatzaileek beharrezko diren aldaketak egin ahal izango dituzte lehiaketak ondo funtzionatu dezan. Era berean, aurkeztutako lanak babestuko ditu (originalak badira), eta horien zuzentasunaren ardura izango du.

-Informazio gehiago eskuratzeko: Lehiaketaren oinarriak DEIAren web orrian ere kontsultatu daitezke (www.deia.com).

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

Publicidad

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador
 


Twitter-noticiasbizkai
Twitter Athletic