Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
ostiralean Kursaalean

"Zenbait gazte ausart"-ek omenduko du Euskaltzaindia Korrika 17ren eskutik

Akademiari bere lana eskertuko diote ostiralean Kursaalen egingo den ekitaldian

DEIA - Miércoles, 23 de Marzo de 2011 - Actualizado a las 05:48h

Atzoko prentsaurrean parte hartu zuten zenbait pertsonek

Atzoko prentsaurrean parte hartu zuten zenbait pertsonek (Ruben Plaza)

Galería Noticia

BILBO. Korrikak eta AEK-k Euskaltzaindia omenduko dute datorren ostiralean Kursaalen, akademiak egiten duen "lan eskergagatik". Ekitaldian, besteak beste, Mondragon Unibertsitateko ikasle Iker Ugalde, Ekaitz Herrera eta Alexander Silvak egin duten Zenbait gazte ausart izeneko dokumentala estrenatuko da.

Omenaldi ekitaldiaren nondik norakoak atzo eman ziren ezagu-tzera Donostian eginiko prentsa agerraldian. Korrika 17. edizioaren antolatzaileek esan zutenez, "Euskaltzaindiak gure hizkuntza zaharra maitatu, ikasi, ari eta zaindu egiten duelako" omendu nahi dute akademia. Euskaltzaindia omentzeko arrazoi ugari daudela adierazi zuten Korrika 17ren arduradun Edurne Brouard eta AEKren kordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak. "Euskaltzaindia euskararen egitura linguistikoa eta gramatikala eraikitzen aritu da sortu zenetik, eta 1968an euskara batuaren arauak zehazten hasi zen -adiezari zuten Brouard eta Mugikak-. Zalantza gutxi dago gaur egun euskara batuak euskararen bizi-iraupenari eta erabilerari berari ekarri dien onurari buruz. Euskara batua jendartearen eta bizitzaren esparru moderno guztietan izan du eragina (hedabideetan, literaturan, zientzian, harreman pertsonaletan eta, nola ez, irakaskuntzan), eta horietan guztietan bermatu du bere erabilera. Era berean, euskara batua sortzeaz gain, Euskaltzaindiak euskalkien ondarea jasotzen ere" jakin duela nabarmendu zuten.

euskara bultzatzen Bere aldetik, Euskaltzaindiako Jagon sailburua den Andrés Iñigok eskerrak eman zizkien Korrika-AEKri eta erakunde biek helburu bera dutela adierazi zuen: "Bakoitzak bere esparrutik, baina euskara bultzatzen, zabaltzen eta gizarteratzen dabiltza bai AEK eta bai Euskaltzaindia".

Aurreko edizio batzuetan, euskaltzainak omenduak izan dira (Pierre Lafitte, Aita Barandiaran, Andolin Eguskiza...) baina oraingo honetan akademia berari eskainiko dio bere "omenaldirik xumeena" Korrika 17k. Ostiraleko arratsaldeko 7:00tan Kursaalen burutuko den omenaldi ekitaldian Zenbait gazte ausart dokumentala aurkeztuko da. Andres Urrutia euskaltzainburua eta beste hainbat euskaltzain (Jean Haritschelar, Jose Luis Lizundia, Xabier Kintana, Miren Azkarate, Joan Mari Torrealdai...) agertzen dira lan horretan. Dokumentalak euskaldun askorentzat hain ezaguna ez den historia kontatzen du, hitza hainbat protagonistari emanda: Euskaltzaindiaren sorrera 1918an, frankismoaren garaiko gorabeherak, euskara batuaren jaiotza Arantzazun, euskalduntze-alfabetatzearen hastapenak, AEKren sorrera Euskaltzaindiaren baitan... Ordubete pasatxo irauten duen dokumentalaren zehar, 30 lagunen baino gehiagoren testigantzak jasotzen dira guztira.

Ez dira denak ezagunak, baina guztiak diran euskararen muduko kide esanguratsuak. Besteak beste, lan honetan honakook hartu dute parte: Edurne Brouard Korrika arduraduna, AEK-ko koordinatzaile nagusi Mertxe Mugika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politika sailburuorde Lurdes Auzmendi, euskalduntze-alfabetatze arloko Dionisio Amundarain, Itxaso Lejarza, Kepa Enbeita eta Frantziska Arregi, Pello Zabala, Ilaski Serrano, Estitxu Fernandez, Xabier Mendiguren Bereziartu, Jose Angel Iribar, Aizpea Goenaga, Xabier Euzkitze, Karmele Jaio...

Mondragon Unibertsitateko Iker Ugalde, Ekaitz Herrera eta Alexander Silva ikasleek egin dute Zenbait gazte ausart filma, Aitor Zuberogoitia eta Iban del Campo irakasleen gidaritzapean. Ikus-entzuneko Komunikazioa ari dira ikasten eta dokumental hau izango da euren ikasketa amaierako proiektua. Gainera, Olaia Juaristi ikaskidearen eta Maite Goñiren laguntza izan dute, aktore lanetan aritu baitira biak ala biak. Kontatzen duen historia, Olaia Juaristi ikaslearena da. Honek lan akademiko bat egin beharrean aurkitzen da. Bertan bildu beharko ditu Euskaltzaindia, euskara batua, alfabetatze mugimendua edota euskalkien gaineko ekarpenak. Behin ikerketa lana abiatuta, Euskaltzaindiaren historiak harrapatzen du, eta, pixkanaka, euskararen gainean egindako lanak zein etorkizuneko erronkak ere biltzen ditu. Ordura arte Euskaltzaindiarekiko zuen pertzepzioa aldatu egin zaio ikasleari, eta berehala ohartu da gaztetasuna zein aurrera egiteko grina ere badirela Euskaltzaindiaren berezko ezaugarriak.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

Publicidad

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador
 


Twitter-noticiasbizkai
Twitter Athletic

Últimas Noticias Multimedia