Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Sutsua azalpenetan, pasionala bizitzan, eskarmentuz betea, buruko errota etenbako gira-biran, Xabier Amuriza hezur-haragizko tsunamia da, bizi-indarrez gainezka dagoen pertsona. Bere azken proiektua: 'Osoa, lehiakorra, nazionala. Euskara batuaren bigarren jaiotza' saiakera
iñaki mendizabal elordi - Sábado, 7 de Agosto de 2010 - Actualizado a las 04:40h
votos
comentarios
Erretiroa hartu zuenetik, Amurizak patxadazko bizimodua egiten du. Familiak, musikak eta literaturak hartzen dio denborarik gehiena. (Foto: david de haro)
Vista:
berriz. Xabier Amurizaren (Etxano, Zornotza, 1941) pertsonalitate grinatsu eta pentsakorrak ez du bakerik ematen. Erretiroa hartu zuenetik bertsolaritza apur bat baztertu eta idazten dihardu. Proiektu erraldoi batean sartu zen aspaldi eta hura amaitu nahi du, baina tartean egiten ditu bestelakoak ere. Oraingo honetan euskara batuari buruzko saiakera kaleratu du, Lanku argitaldariarekin, gure hizkun-tzaren ahuleziak eta hutsuneak agerian utziz.
Zure euskararekiko kezka aspaldikoa da, baina liburu honetan arazo konkretuak planteatzen dituzu. Horrenbesteko premiak ditu batuak?
Bai, baina nire inguruan ez dut ardura hori sumatu. Batua ondo dagoela uste du jendeak. Euskara batuarekin zer gertatzen ari den, horren kontzientzia handirik ez dago.
Eta zer gertatzen ari da?
Euskara batuak lan-tresna moduan problema itzelak ditu, eta horri ez diogu aurrerik ematen. Berba egiten dabilena ez da konturatzen, baina beste batzuk ondotxo kontura-tzen dira. Kazetariak, itzultzaileak, zuzentzaileak, idazleak, horiek bai. Egiturak, aditzak, berbak... Gauza asko aldatu behar dira, eta nik proposamen batzuk egiten ditut.
Esaterako?
Egiturak erraztu behar ditugu, adi-tza laburtu eta hitz berriak hartu, kriterioarekin baina bai, inguruko hizkuntzetatik hartu. Zergatik ez?
Hor ibiltzen gara handik eta hemendik mozten, bide-zidor nabarrak probatzen, baina hori ez da hizkuntza potente baten itxura.
Kontu grabea.
Hau ez da lagun arteko kontua, hau beste problema bat da. Euskara batuak zehaztasuna behar du. Hizkuntza batek problemak izatea normala da, baina hainbeste! Eta oinarrizko kontuetan, gainera.
Egiturak, aditzak, hitzak... Hori dena nola konpontzen da?
Egitura funtzionalak sortu behar ditugu, eta horren gainean espresibitatea eraiki, eta gero hiztegi potentea sortu. Inguruko hizkun-tzetatik hartuta, jakina. Behar ez ditugun mailegu batzuk hartu ditugu ("sentsazio" bai baina "anbizio" ez), konplexu barik, eta zergatik ez ditugu hartuko behar-beharrezkoak ditugunak? Akonplexatu batzuk gara euskaldunok.
Euskara hizkuntza herrena dela diozu, beraz.
Jakina. Teknologia, zientzia eta abarretako hitz gehienak kanpotik datoz, guk ez ditugu sortzen eta ez daukagu sortzeko modurik. "Segapotoa" bezalako argotak sortzen ditugu, baina hori baino gauza zehatzagorik ezin dugu sortu. Begiratu ingelesari, begiratu espainolari... Libre jokatzen dute, eta potenteak dira. Euskaraz are gaitzagoa da ezer asmatzea. Hogeitahamar berba aterako ditugu handik-hemendik, baina milaka batzuk behar ditugu.
Espainolak badu "Fundación del Español Urgente", premiazko gauza horreek mahai gainean jartzeko.
Ba akaso euskarak ere behar du halakorik. Dena den, ni ez nabil Euskaltzaindiaren kontra. Euskal-tzaindiagatik ez balitz ez genuke ezer edukiko, bakoitzak berera tiratzen baitu hemen. Euskaldunok, bokazioz, oso tribalak gara. Bigarren jaiotza aipatzen dut liburuaren tituluan, baina horrek ez du esan nahi lehenengokoa zapuztu behar denik. Hizkuntza konpetitiboa nahi badugu astindu bat eman behar diogu batuari, beste barik.
Erlatiboari dagokionez konponbide zehatzak aipatzen dituzu, baina aditzarentzako gutxi dira proposatzen dituzun irtenbideak.
Nire planteamenduekin erlatibo funtzionala lortzen da, akaso gaztelaniazkoa baino txukunagoa. Aditzarekin, ordea, konplexuagoa da, baina nik proposatzen dudana da aditz trinkora bueltatzea. Euskaraz aditza handicap itzela da. Eta egin behar da laburtu eta sinplifikatu. Beste hizkuntzatan aditz batekin egiten dena guk sarritan birekin egiten dugu, eta hori nekagarria da. Aditza etengabe erabiltzen den tresna izanda, hobe aditz trinkoetara bueltatu, laburtasuna hizkuntzaren premia delako.
Euskaraz esaldiak luzeagoak ateratzen dira. Zergatik? Aditz doblea erabiltzen dugulako sarritan. La-burtasuna da premiazkoa: seinaleak, esloganak, kantak... Ia ez dute euskal aditza ametitzen. Gertatu zait niri erdarazko kantak euskarara pasatu eta neurri berdinean erdia esan beharra!
Hiztegiaren hutsuneak, ostera, bete dituzu, berba mordo bat proposatuz.
Hiztegi potente bat sortu behar dugu, aberatsa eta nazionala. Jendea horra joaten da, hiztegira, eta hor bilatzen ez duena ez da existi-tzen, eta guk berba asko behar ditugu berriak. Zenbat eta hiztegi konplexuagoa, zehatzagoa eta aberatsagoa eduki, hainbat hobeto. "Kapritxon" ordez zer sartuko dogu? Gurari, apeta, nahikari? Eta zergatik ez "kapritxo", zehatzagoa bada? Ba hori ez dugu egiten, baina bestelakoak bai. Esaterako, "arazo" ez da sekula santan "problema" izan, eta gaur egun sinonimo legez erabiltzen dugu. Bere jatorrizko esanahia galdu egin da. Ezin dugu beti interpretatzen ibili. Gauzak konkretatu egin behar dira.
Maileguen beldur garela diozu?
Hiztegi nazionala behar dugu, konpletoa eta aberatsa. Herri-hiztegietan ikertutakoa sartu, behar dena, balio duena, eta geurean bila-tzen ez duguna kanpotik ekarri. Hau goitik behera egin beharreko kontua da. Denontzako hizkuntza bat egin behar dugu, eta gero jendea hasiko da horretaz jabetzen.
Atzera goaz edo aurrera?
Begira, adibide bat jarriko dizut. Aspaldian badago joera bat, herri txikietako karteletan eta, bertako euskara sartzekoa. Hori zelan egin daiteke? Gure guraso eta aitita-amonek, eskolatu bakoak izanda ere, bazekiten paperean ez zela ida-tzi behar berba egiten dugun moduan. Eta gaur egungo gazteek, itxuran, baietz uste dute, hori ondo dagoela, egin daitekeela, freskotasunaren mesedetan-edo. Ernegatu egiten nau horrek apur bat, unibertsitateko jendea delako. Egizue hori erderaz?, esaten diet nik.
Idatzi eta idatzi diharduzu aspaldian, proiektu erraldoi bat tarteko. Momentuz hiru liburu kaleratu dituzu, eta zazpi dituzu aginduta. Horrek ez dizu bertigoa ematen?
Idaztea da gaur egun nire lanik handiena, bai. "Joan ziren" deitu nion zikloari, eta abentura itzela da, onartzen dut. Marcel Proust idazle handiaren Denbora galduaren bila hartu dut adibide moduan. Berak bizi izan zuen Paris deskribatu zuen eta horrekin eraiki zuen obra bat zazpi tomotan, eta antzerako zer edo zer egin nahi nuke; kalitatez antzekoa ez bada ere, bai behintzat tamainaz (barreak). Autofikzioa egin zuen, eta hortik doa nirea ere.
Ez da broma ni egiten ari naizen proiektua, ez. Lan neketsua da, nahiko exijentea naiz idazten dudanean. Nik hizkuntza potente bat erabili nahi dut, espresiboa, eta beharbada zaila ere bai. Gero jende gutxik irakurten duela, zer egingo diogu ba! Nire bizitza azkenetara doa, eta orain egiten ditudan gauzak definitiboak behar dira izan. Nik ez dut idazten entretenitzeko, goza dezaten bai, baina denbora-pasarik ez dut egin nahi.
Lehenengoko bi liburuetan ("Orain ezin naiz hil" eta "Dinosauroak horizontean") umezaroa eta gaztaroa landu zenituen, eta hirugarrenean ("Olatu bat koartelen gainetik") 60. hamarkadari kolpe diozu. Hain berezia izan zen hamarkada hori?
Nik bizi izan dudan eta ikusi izan dudan mundu aldi osoa islatu nahi dut, hots, Euskal Herria, eta horren inguruan obra potolo bat egin, obra oso bat. Eta 60. hamarkadan olatu bakar bat ikusi nuen nik Euskal Herrian. Horrenbesteko gora-beherarik, aldakuntzarik (ez bakarrik Euskal Herrian), halako irauli mentalik ez da aspaldian suertatu. Pizkundea izan zen hemen, Euskal Herrian. Lea-Artibai aldean kokatuta daude lehenengoko bi liburuak. Hura izan zen nire mundua. Nire eredua Euskal Herria da. Izatekotan, hemendik izan nahi dut unibertsala. Kalitateak izan behar du unibertsala, ez kokapenak. Bosgarrena kartzela kontuekin beteko dut, eta seigarrenean itzulera kontatuko dut. Ea argitasunak eta osasunak laguntzen didan.
Espresio handiko esaldiak sortzen dituzu. Horretan datza zure literatura?
Espresioa zaintzen dut, bai, horrek sinesgarri egiten duelako kontakizuna; egitan gertatu bazen edo ez, horrek bost axola.
Zure idatzietatik bizitzeko asmoz egiten duzu hau dena?
Hemendik 50 urtera liburu asko ez dira aintzat hartuko, eta nik uste dut hau baietz, obra honek iraun egindo guela, baina ni ez naiz egongo, eta horrek ez dit graziarik egiten (barreak). Arte-lan bat egin nahi dut, hizkuntza potente bat erakutsiz, eta danen gustukoa ez da izango, jakina.
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
08:37
08:34
05:53
05:53
05:53
![]()
![]()
![]()