Dena prest dago Bilbon igande honetan, apirilaren 21ean, ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak hartzeko. Guztira 358 mahai eta 48 hautesleku egongo dira urian, botoa ematera deituta dauden 267.386 bilbotarrak hartzeko prest. Horretarako, 1.074 pertsona egongo dira mahaietan (lehendakariak, lehenengo bokalak eta bigarren bokalak). 3.222 pertsona deituko dituzte lehenengo deialdian.    

Udalak dei egiten die herritarrei, bai errolda-inskripzioa bai bozketa-lekua kontsulta ditzaten. Informazio hori etxe guztietara bidali da jadanik. Hala ere, boto-emaileek zein hautesleku dagokien kontsultatzeko aukera izango dute Geobilbao webgunean: bizilekuaren kokapena adierazten dutenean, bozkatu behar duten hauteslekua agertuko zaie pantailan.

Boto-paperak, gutun-azalak eta hauteskunde-agiriak

  • Hauteslekuak: 48
  • Hauteskunde-mahaiak: 358
  • Erabili beharreko materiala: 358 hautetsontzi + 298 hauteskunde-kabina.
  • Boto-paperak: 3.210.000 inguru (batez beste 214.000 boto-paper x aurreikusitako 15 hautagai-zerrenda).
  • Bozkatzeko gutun-azalak: 214.000 ale, gutxi gorabehera.
  • Hauteskunde-dokumentazioa (eskuliburuak, mahaietako kideak, aktak, zerrendak...): 358 gutun-azal hauteskunde-dokumentazioarekin, eta 358 kit hauteskunde-mahaietarako materialarekin

1.550 pertsona inguru logistika-lanetan

  • 7 lantalde. Talde bakoitzak 51 mahai muntatuko ditu batez beste.
  • Inplikatutako pertsonak, guztira: 52 pertsona, langileen eta muntaia-taldeetako arduradunen artean.
  • 358 mahaietarako agiriak eta paperak bozketa-egunaren aurreko hiru asteetan prestatzen dira.
  • Hauteskunde-materiala hauteskunde-asteko lehen egunetan eramaten da 48 hauteslekuetara.
  • 358 mahaiak hauteskunde-egunaren aurreko 48 orduetan egokitu, prestatu eta ikuskatzen dira.
  • Hauteskunde-eguna amaitu ondoren eta hurrengo bi egunetan hauteslekuetako material guztia desmuntatu, garraiatu eta itzuliko da.

Hauteskunde-eguna

  • Hauteslekuetako eta boto-zenbaketaren behin-behineko transmisioko 80 arduradun.
  • Administrazioko 159 arduradun.
  • 12 pertsona gorabeherak kontrolatu eta ebazteko.
  • 100 pertsona baino gehiago hauteskunde-zentroak ireki, itxi eta kudeatzeko lanetan.
  • 1.074 mahaikide (3.222 pertsonari deituko zaie lehenengo deialdian).

Irisgarritasun kognitiboko proba pilotua

Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Zerbitzuek proba pilotu bat jarri dute martxan hauteslekuak seinaleztatzeko. Horren helburua da, irisgarritasun kognitiboa bermatzeko irizpideei jarraituz, hauteslekuetan orientazioa eta joan-etorriak erraztea. APNABIko langileek igandeko hauteskundeetan testatuko dute proba hori.

Lurralde-hiriburuetan eta udalerri nagusietan jarri da martxan. Bilboko kasuan, tamaina ertaineko hautesleku bitan ipiniko dira kartelak, distantzia txikia egongo da kartel batetik bestera, eta garraio publikotik hurbil egongo dira, APNABIko taldearen joan-etorriak errazteko. Aukeratu diren hauteslekuak CEIP Basurto HLHI (12 hauteskunde-mahai) eta UPV San Mames EHU (6 hauteskunde-mahai) dira.

Kartelak ikastetxeetan ohikoak diren kartelei gehituko zaizkie, eta piktogramak eta argibideak izango dituzte hauteslekuetara errazago iritsi eta barrutik ibili ahal izateko. Kartelek hauteskunde-egunari buruzko jarraibideak ere izango dituzte. Kartel guztiek APNABIk seinaleetarako ezarritako oinarrizko irizpideei jarraituko diete. Asmoa da, ahal den neurrian, kartel guztiak aurrerantzean indarrean jarriko diren irizpideetara egokitzea